Suizidioaren prebentzioa 03-10-2022
- Este taller se cerró el .
Tailerraren hastapenak
Ongi etorri Suizidioa prebenitzeko lehenengo sorospen psikologikoak ikastarora. Profesional ez-sanitario eta sanitario ez-klinikoei zuzenduta dago, eta helburua da suizidio-arriskuan dauden pertsonak hobeto identifikatzeko eta ingurune komunitarioetatik lehengo laguntza emateko tresnak eskaintzea. Bi bloke ditu: teorikoa eta praktikoa.
Oinarrizko arauak
- Gutxi gorabehera 120-150 minutu behar dira ikastaroa burutzeko. Izen-ematea formalizatu ondoren 2 aste edukiko dituzu ikastaroa egiteko. Nahi bestetan sar zaitezke bertara.
- Ikastaroak bi bloke ditu, teorikoa bata eta praktikoa bestea; guztira 4 kasu landuko dituzu. Lehenik eta behin, bloke teorikoa egingo duzu, eta, ezagutza eskuratu ondoren, kasuei ekingo diezu, praktikaren bidez ikasten jarraitzeko.
- Galdetegiak: ikastaroak zuretzat duen interesa eta zeinen erabilgarria den ebaluatu nahi dugu. Informazio hori oso garrantzitsua da guretzat, hurrengo bertsioak hobetze aldera. Horretarako, bi galdetegi labur bete beharko dituzu (ez dituzu 5 minutu baino gehiago beharko).
– Ikastaroaren aurreko galdetegiak: ikastaroa hasi aurretik. Bloke teorikoa hasi aurretik, bete “Ikastaroaren aurreko galdetegiak”.
– Ikastaroaren osteko galdetegiak: ikastaroa amaitutakoan. Bloke praktikoa amaitutakoan, bete “Ikastaroaren osteko galdetegiak”.
Kronograma
Ikastaroan programatutako saioen eta jarraipenen taula
| Programatutako saioak | Gutxi gorabeherako data |
|---|---|
| Suizidioaren prebentzioa | date_range 3 de urria, 2022 hemen: 08:00 |


